Cookieen kustomizazioa

Cookies Analytics

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez.

Jokabidezko publizitate cookieak

Guk edo hirugarrenek tratatu ditzakegun cookieak erabiltzen ditugu. Interneten dituzun nabigazio ohiturak aztertu ditzakegu, zure profilarekin erlazionatutako publizitatea erakusteko.

Ezagutu Mugaritz

Denda

Oparitu Mugaritz

Consultar €

Mugaritz esperientzia-kontzeptuaren oinarria bazkari edo afari baterako gonbidapen bat da, bisitatzen gaituztenek gure filosofia gastronomikoaz goza dezaten, eta ahoa ez ezik burua ere ireki dezaten. Opari-bonuaren hiru aukera ditugu:

  • Mugaritz esperientzia: dastatze-menua eta menuarekin batera gure sommelier taldeak prestatutako edari-sorta txiki bat barne hartzen ditu. Kontzeptu horren prezioa 390 €-takoa da pertsonako, BEZa barne.
  • Mugaritz & Esentzia esperientzia: dastatze-menua eta alkoholik gabeko edota alkohol-maila baxua duten edariekin egindako maridajea. Aukera hartzituak, teak, zukuak eta bitxikeriak sukaldaritza-proposamenarekin batera. Kontzeptu horren prezioa 430 €-takoa da pertsonako, BEZa barne.
  • Mugaritz & Laztana esperientzia: dastatze-menua eta Vis à Vis uztarketa osoa barne hartzen ditu. Vis à Vis ardoen eta beste edari batzuen bilduma mutantea da, ekoizle konplizeekin eskuz ehundutako kolaborazioen emaitza. Ekoizle horiekin batera, Mugaritzen bakarrik deskortxatzen diren bitxikeriak aukeratzen ditugu. Kontzeptu horren prezioa 510 €da pertsonako, BEZa barne.

Bidalketa nazioartekoa bada, bidalketa-gastuengatik aparteko 30 euroko kostua du. Esperientzia 2 denboralditan kontsumituko da, ematen den egunetik zenbatzen hasita, eta irekita geratuko da oparia jasotzen duen pertsonaren erabakia hartzeko, zein egunetan hartuko duen.

Bonu hau erosi edo oparitu nahi baduzu, edo informazio gehiago jaso nahi baduzu, bidali mezu elektroniko bat info@mugaritz.com helbidera edo deitu 943 522 455 telefono-zenbakira (asteartetik larunbatera, 9:00-17:00 bitartean).