Denda
Diccionario botánico para cocineros
28 €
Mugaritzeko sukaldea belarrari, zurtoinari, loreari edota basoan aurki daitekeen kimurik delikatuenari lotuta lantzen da. Urte asko dira landareen unibertso horrekin harreman zuzena ezarri genuela eta, ondorioz, gehiegikeriarik gabe errespetatzen ikasi dugu, menditik beharrezkoa eta balizkoa zaiguna bakarrik hartuta. Hori guztia, betiere, sukaldeko emaitzak are arrakasta handiagoa izan dezan. Zirrara sortzen du platerean natura berdea ikusteak.
Hori dela-eta, Andoni Luis Adurizek landareen mundutik ibilbidetxo bat egitea proposatuko digu lan honetan, François-Luc Gauthier botanikariaren laguntzarekin. Deskribapenak mundu hori behatzen eta bizi ziklo osoan aztertzen dakitenen zehaztasunez egin dituzte.
Gure nahia hauxe da: mendira joateko aukera izanez gero, eroritako, belarretan etzandako eta goroldioak ia erabat irentsitako enbor horri beste begi batzuekin begiratzea. Sakoneraino begiratzen ikasiko duzu. Ez, ordea, zeure begiak erabilita; horiekin ezingo duzu. Beste batzuk beharko dituzu; zure azalaren poltsikoan daudenak eta ezinbesteko liburu hau irakurritakoan aurkituko dituzunak, hain zuzen ere.
Lan honek oinarrizko glosario botanikoa, landareak sukaldean nola erabili azaltzen duen gida eta aromen araberako herbarioa ere baditu.