Denda
Foie gras
16 €
Liburuan Jacques Saint Germain frantziarraren irudi bat erreproduzitu dute, goitizen gisa izen hori erabiltzen duen talentu handiko gourmet idazle ezezagun batena, alegia. Esanguratsua da irudiaren bere izenburua: 'Foie grasa, zerbitzatzeko eta prestatzeko artearekin batera, bibliofilo gastronomoen konpainiak eskatuta Parisen argitaratua'.
Emaitza thriller paregabea da; foie grasari eta arlo horretako protagonistei buruzko kontakizun atsegina. Prestatzeko eta zerbitzatzeko aholku praktikoek hainbat printzipio jasotzen dituzte; hala nola, gibelaren gogortasuna, itxura, pisua, jatorria edota enerbazioa kontuan hartu beharra. Era berean, produktua aurkezteko moduari dagokionez, aspaldiko oinarrizko gakoak deskribatzen ditu.
Errezetok ondokoak hartzen dituzte barne: foie grasa briochean, foie grasa financier erara, foie grasaren soufflea, foie grasa eskalopetan, foie grasa berezko eran, foie grasa krepinetetan edota ahatearen foie grasa mahatsekin. Garai bateko errezeta horiek guztiak behar bezala egokitu eta interpretatu ditu Andoni Luis Adurizek.
Diseinu modernoa, testuak ausardiaz kokatuta, marrazki originalak, ederrak, lumaz egindakoak edota akuarelatuak, Alfredo Álvarez Plagaro artistak egindakoak... Dena da zoragarri. Hala, esan dezakegu "liburu-objektua" daukagula eskuartean. Plazer hutsa da liburu hau irakurtzea.