Denda
Txikichef
9 €
'Txikichef' liburuak kultura, dibertsio, alkimia eta magia moduan aurkeztu du sukaldaritza, eta irudi bikainez jantzia dago. Andonik arrantzale lanak egin ditu: sarea bota orduko, ikastunen talde bat harrapatu du, sare sorgindu eta sorgintzaile gehiago botatzen lagunduko dioten arrain txikiak -kasu honetan, legezkoa da arrainok arrantzatzea-. Sare horretan, txiki nahiz handi, erabat harrapatuta geratuko gara.
Eta gatzozpintzeko... ipuinak eta olerkiak, atsotitzak eta asmakizunak, etxeko berotasunean kontatutako istorioak, guztion sukaldeari argia emateko. Eta "guztion" diogunean, Jangela Solidarioa datorkigu gogora; Wukro herrixkan (Etiopia) gosearen aurka borrokatzeko laguntzen dugun erakundea, hain zuzen ere.